Adunako jaiak 2024

Ongietorria eman diote kukurrukuari

Leyre Carrasco 2024ko abuztuaren 10a

Giro ederrean abiatu dituzte Adunako Ama Birjin jaiak; eguraldia lagun izan dute eta herritar ugari bildu dira plazan.

Aurreko asteburuan, Caldereria Aburuza pilota txapelketarekin eta txekor bazkari eta afariekin jai giroan sartu ziren adunarrak, baina gaur eman diote Ama Birjin jaiei hasiera ofiziala. Karroza kuadrillako kideak izan dira udaletxeko balkoitik kukurrukuari harrera egin diotenak. Bertsotan eman dute aurtengo pregoia, eta herriko kuadrilla guztiak omendu dituzte, udaletxeko lehioetatik kamiseta guztiak zintzilikatuz. Dagoeneko martxan dute bost eguneko jai egitaraua.

Txupinazoaren ondoren, oilasko jokoa egin dute. Eguerdian, 60 urtetik gorakoen eta umeen bazkaria ere izan da, Joxe Mendizabal musikariak alaituta. Hala ere, adunarrek iluntzera arte izango dute zertaz gozatu. Ikusi hemen egitarau osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!