Adunako jaiak 2024

Txiki Krosa eta sagardo dastaketa, egunari ekiteko

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 4a

Adunako jaien atarian, ekitaldiz beteriko eguna ari dira ospatzen. Goizean Txiki Krosa eta sagardo dastaketa izan dituzte, eta jarraian txekor jate bazkaria egin dute pilotalekuan. Gaurko lanak amaitzean, hurrengo larunbatera arte itxaron beharko dute adunarrek festan jarraitzeko.

Arratsaldeko egitaraua:

  • 18:00. Toka txapelketa.
  • 19:30-21:00. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.
  • 21:00. Txekor afaria.
  • 22:30-01:00. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!