Adunako jaiak 2024

Adunako Caldereria Aburuza Pilota eta Pala Txapelketako finalak, bihar

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 2a

2018. urtean Adunan jokatutako pilota txapelketako finalak.

Adunako XIX. Esku Pilota Txapelketako eta IV. Palaz Binaka Txapelketako finala jokatuko dira, bihar, Adunako frontoian.

Aurtengoan eskuz bost final jokatuko dira: benjamin, gizonezkoen eta emakumezkoen alebin, infantil eta kadete mailan. Pala txapelketan berriz, infantil mailakoak lehiatuko dira. Eskuz Binakako benjamin mailan, Bengoetxea-Altuna VS. Traore-Oñate bikoek neurtuko dituzte indarrak. Gizonezkoen alebin mailan, Egiguren-Lizarralde VS. Arteaga-Nazabal bikoek jokatuko dute, eta emakumezkoen mailan Cestau-Lertxundi VS. Aizpurua-Txapartegi bikoak lehiatuko dira nor baino nor. Infantil mailan, Arsuaga-Zugasti bikotea, Iparragirre-Caballero bikotearen aurka jokatuko dute finala. Azkenik, kadete mailan, Landa-Elola VS. Etxaniz-Cestau bikoaren artean erabakiko da Caldereria Abururza XIX. Esku Pilota Txapelketaren garailea nor den.

Eguneko azken partida, palaz jokatuko da infantil mailan. Bertan, Tejeria-Etxarri bikoteak Goenaga-Gurrutxaga bikoarekin neurtuko dituzte indarrak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!