Ikasturte amaierako jaialdia egingo du Zirkuolak Adunan

Ataria 2024ko maiatzaren 29a

Larunbatean Adunako frontoian 17:00etan hasiko da jaialdia eta ikasturtean ikasitakoa erakutsiko dute Zirkuolako ikasleek.

Zirkuolak zirkua eta arte eszenikoak euskaraz sustatzeko Adunan kokaturiko lantegiak, ekainaren 1ean ikasturte amaierako jaialdia antolatu du Adunako frontoian. 17:00etan emango zaio ikuskizunari hasiera.
 
5 eta 68 urte bitarteko ikasleak dituen Zirkuolako zirku eskolaren, ikasturte amaierako jaialdia ospatuko da larunbatean. «Irailetik ekainera bitartea asteroko zirku saioetan ibiltzen diren ikasleek Adunako frontoian talentuz beteko dute eta urte guztian ikasitakoa bertaratzen diren publikoari eskaintzeko irrikaz daude», esan dute Zirkuolako arduradunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!