Plan Orokorraren aurrerakina aurkezteko saioa egingo dute

Ataria 2024ko urtarrilaren 13a

Urtarrilaren 15ean, 18:30etik aurrera kultur aretoan egingo dute aurkezpena.

Adunako Udala Hiri Antolamendurako Plan Orokorra lantzen hasi da. Planaren aurrerakinaren aurkezpen saioa egingo dute astelehenean, urtarrilaren 15ean, kultur aretoan. Herritar guztiak daude aurkezpenera gonbidatuta. 18:30etik 19:30era egingo dute saioa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!