Sagastitik sagardora

Leyre Carrasco 2023ko abenduaren 3a

Sagastiak bisitatu eta sagardoa dastatzeko aukera izan dute goizean Adunan, Zabala eta Aburuza sagardotegietako sagardogileek gidatuta.

Bisitari ugari elkartu da goizean sagarrondoen sekretuak aratzeko asmoz. Zabala eta Aburuza sagardotegietako sagardogileek gidatuta, herriaren erdigunetik abiatu dute txangoa eta sagastien zaintzaren inguruko lanak azaldu dituzte, besteak beste. Ondoren Unai Agirre Euskal Sagardoa izendapenaren koordinatzailearekin batera, Tolosaldeko sagardoen dastaketa egin dute Aburuza sagardotegian. Bertan, Aburuza eta Zabalako sagardoez gain, Isastegi, Eguzkitza, Goikoetxea eta Sarasolako sagardoak probatzeko aukera ere izan dituzte bisitariek. 

Tolosaldea Turismoa, Euskadi Basque Country Gastronomika eta Gipuzkoa Turismoak babestu dute ekitaldi berezia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!