'Bizirik' lelopean ospatuko dute kultur astea Adunan

Ataria 2023ko azaroaren 10a

2021eko kultur egitarauaren barruan mugarrietara bisita egin zuten

Azaroaren 16tik 19ra ospatuko dituzte ekitaldiak. Larunbata herriko gazteen eguna izango da.

Kultur astea egingo dute Adunan azaroaren 16tik 19ra. Ekitaldi ugari izango dira eta, besteak beste, datorren urtean herrian ospatuko den Eskola Txikien festaren ingurukoak joango dira.

Hauek dira antolatu dituzten ekitaldiak:

  • Azaroak 16, osteguna
    • 19:00. Adunako eskolako historia eta ibilbidea herri solasaldia eta argazki erakusketa.
  • Azaroak 17, ostirala
    • 18:30. Frontoian, Oh-Pera zirku eta umore ikuskizuna.
    • 21:30. Txulobin, Euskal Herriko XV. Mus Txapelketa. Adunako kanporaketa, Euskal Herriko Mus Federazioak antolatuta.
  • Azaroak 18, larunbata
      • Gazte Eguna
    • 11:30. Herri jolasak.
    • 14:00. Gazte bazkaria.
    • 17:30. Toka txapelketa.
    • Ondoren. Elektrotxaranga.
  • Azaroak 19, igandea
    • 11:30. Plazan, Eskola Txikiak Jaia 2024 logo aurkezpena.
    • Ondoren. Pintxoak.
    • 12:30. Loatzo musika bandaren emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!