Langile bat hil da Adunan traktorearekin istripua izan ondoren

Ataria 2023ko irailaren 19a

Arratsaldeko lehen orduan gertatu da istripua; emakumezko batek traktorearekin lanean ari zela ezbeharra izan du.

Langile bat hil da gaur Adunan lanean ari zela traktorearekin istripua izan ondoren. 14:45ean gertatu da ezbeharra. Gidatzen ari zen traktorearen eta zuhaitz baten artean harrapatuta geratu da 35 urteko emakumezkoa.

Gipuzkoako suhiltzailek bertaratu dira langilea erreskatatzeko lanetan parte hartzeko, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!