Herritarren dantza emanaldiak plaza bete du

Irati Saizar Artola 2023ko abuztuaren 15a

Herriko gaztetxoek dantza emanaldia eskaini dute lehenik, eta axeri dantzaren txandan izan da ondoren; festetako azken eguna ari dira ospatzen.

Azken txanpara iritsi dira Adunako jaiak. Festarik ezin falta, ordea, Andra Mari egunean, eta herriko haur, gazte eta helduak dantzan aritu dira bazkalaurrean. Lehenik, txikienen txanda izan da eta haien emanaldiaren ondoren etorri da, ohiturari jarraituz, urtero egiten duten axeri dantza. Hamazazpi dantzarik, blusa gorria soinean eta koloretako zapia buruan, axeri dantza egin dute. Ikustera bertaratu direnen txalo zaparrada jaso dute, bai dantzan ari ziren bitartean eta baita bukatu dutenean ere.

Aurtengo jaiak amaitzeko, zezen suzkoa izango da 22:00etatik aurrera, eta horren ostean, Kukurrukuari agur esango beharko diote, datorren urteko festetara arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!