Kolorez beteriko kuadrilla eguna Adunan

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 13a

Adunako plaza leporaino bete dute herritarrek, koloretako blusak jantzita, herriko frontoian bazkaldu aurretik.

Gaur, kuadrilla eguna da Adunan, eta Palitos Family  kuadrilla arduratu da herritarrentzat paella erraldoia prestatzeaz. Sabelak bete ondoren; Strapalucio txaranga herritar guztiak dantzan jartzen ahaleginduko da, eta 19:00etan kuadrillen arteko jokoak egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!