Goiz osoa oilasko biltzen ibili ondoren, jokoan eta dantzan amaitu dute plazan

Ataria 2023ko abuztuaren 12a

06:30ean geratu dira Adunako oilasko biltzaile gazteak. Goiz osoa baserriz baserri eta etxez etxe pasa ondoren, herritarrekin plazan elkartu dira eguerdian. Bertan ezpatarekin oilaskoari lepoa mozten saiatu dira.

Arratsaldeko egitaraua:

  • 14:00. 60 urtetik gorakoen eta umeen bazkaria, Joxe Mendizabal musikariak alaituta.
  • 15:30-18:30. Umeentzat puzgarriak.
  • 20:30. Ibiza Gaua afari merienda, ur parkean.
  • 20:30. Oilasko biltzaileen afaria, ur parkean.
  • 21:30. Musikaldia Nermux DJ-arekin, ur parkean.
  • 23:30. Dantzaldia Burrunba elektrotxarangarekin.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!