Kukurrukuaren jaitsierarekin hasi dituzte festak

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 11

Kukurrukuri ongi etorria emanez hasi dituzte Adunako festak. Herritar ugari bildu da udaletxean, eta jaiei hasiera eman dien suziria jaurtitzeko ohorea; Palitos Family kuadrillak izan du.

Aurreko asteburuan, Caldereria Aburuza pilota txapelketarekin eta AdunaRock jaialdiarekin sartu ziren jai giroan adunarrak, baina gaur eman diote Amabirjin jaiei hasiera ofiziala. 20:00etan Palitos Family kuadrilla arduratu da kukurrukuari ongi etorria egiteaz, eta hauek izango dira, Kuadrilla Eguneko bazkaria prestatzeko ardura izango dutenak. Herriko haurrak; udaletxetik jaurti dituzten gozokiak jasotzen ibiltzeaz gain, buruhandiengandik ihesean ere ibili dira. Suziria jaurti ostean, pintxo afaria egin dute eta herriko bi sagardotegiek, Aburuza eta Zabalak, sagardo barrikotea jarri dute.

Biharko, honako egitaraua dute prestatuta Adunako jaietan:

 

  • 06:30. Oilasko biltzaileen irteera.
  • 11:00-13:00. Umeentzat puzgarriak.
  • 13:00. Oilasko jokoa eta V. Urrezko Oilaskoa.
  • 14:00. 60 urtetik gorakoen eta umeen bazkaria, Joxe Mendizabal musikariak alaituta.
  • 15:30-18:30. Umeentzat puzgarriak.
  • 20:30. Ibiza Gaua afari merienda, ur parkean.
  • 20:30. Oilasko biltzaileen afaria, ur parkean.
  • 21:30. Musikaldia Nermux DJ-arekin, ur parkean.
  • 23:30. Dantzaldia Burrunba elektrotxarangarekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!