Adunako Caldereria Aburuza Pilota eta Pala Txapelketako finalak, larunbatean

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 2a

Adunako XVIII. Esku Pilota Txapelketako eta III. Palaz Binaka Txapelketako finalak jokatuko dira, larunbatean, Adunako frontoian.

Ohi bezala eskuz lau final jokatuko dira: benjamin, alebin, infantil eta kadete mailan. Pala txapelketan berriz; alebin eta infantil mailakoak lehiatuko dira. Eskuz Binakako benjamin mailan, Landa-Traore VS. Naldaiz-Arrieta bikoek neurtuko dituzte indarrak. Alebinetan, Peñagarikano-Iraola VS. Eizagirre-Juantorena ariko dira nor baino nor. Infantil mailan, Landa-Munduate bikoak, Aierbe-Navarro bikoaren aurka jokatuko dute finala. Azkenik, kadete mailan, Murua-Ormaetxea VS. Iparragirre-Artetxe bikoaren artean erabakiko da Caldereria Abururza XVIII. Esku Pilota Txapelketaren garailea nor den.

Pala txapelketan, alebinetan, Luluaga-Alkorta VS. Uzkudun-Leon izango dira lehian. Eguneko azken partidan, infantil mailan, Irazusta-Goitia bikoak, Aburuza-Goikoetxea bikoarekin neurtuko dituzte indarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!