Aburuza sagardotegiak irabazi du Andoaingo Santa Krutz jaietako sagardo lehiaketa

Ataria 2023ko maiatzaren 2a

Argazkia: Aiurri.eus

Zumeatarra taldeak antolatuta, hemezortzi sagardogilek parte hartu zuten Andoaingo Santa Krutz jaietan ospatutako XLII. Javier Gabirondoren Oroimenezkoa sagardo lehiaketan. Adunako sagardotegia izan zen garailea, 130 punturekin.

Jendetza hurbildu zen Andoaingo Zumea plazara, igande arratsaldean. Hemezortzi sagardotegietako sagardoak dastatzeko eta Basataloko taloak jateko aukera ere izan zen. Azkenean, epaimahaiak hala erabakita, Adunako Aburuza sagardotegiak irabazi zuen lehiaketa.

Sailkapena:
  1. Aburuza: 130 puntu.
  2. Lizeaga: 128,5 puntu.
  3. Gaztañaga: 127,5 puntu.
  4. Petritegi: 126,5 puntu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!