Babestutako Edukia

Bertakoa ikur

Tolosaldeko Ataria 2023ko api. 28a, 10:00

Aduna Garden lorezaintza zentroak Endanea Gardenekin elkarlana hasi du, eta indarrak batuta, kalitatezko produktu eta zerbitzu berriak hurbildu nahi dizkie Tolosaldea eta Goierri eskualdeetako herritarrei. 

Aduna Garden zentroa 2019 urtean ireki zuten, eta helburu argia zeukaten: Aduna eta inguruko herritarrei lorezaintza, lorategia eta etxearen inguruan beharrezko guztia eskaintzea. Lau urteko ibilbidea egin ondoren, proiektua indartu eta indarrak berritu nahi izan ditu Endanea Gardenekin kolaboratzen hasiz.

Lorezaintza zentro handiagotu dute eta horrela espazio berriak eratu dituzte produktu berriak eskainiz. Produktu berriez gain, zerbitzu gehiago eskaintzen dituzte gainera:

  • Sasoiko kanpoko landareak eta zuhaixkak.
  • Barruko landareak.
  • Baratzerako landareak, lurrak, haziak, ontziak eta erremintak.
  • Lorezaintzarako osagarriak: erremintak, loreontziak eta jardinerak, ureztatzeko produktuak, landareen osasuna zaintzeko fitosanitarioak, ongarriak, lurrak…
  • Loradenda eta opariak. Lore sortak, lore-lanak…

Endanea Gardenek 90eko hamarkadatik barazkiak eta loreak ekoitzi ditu Hondarribian. Esperientzia zabala du ekoizpenean, eta eskaintzen dituen landareen kalitatea paregabea da. Bertako produktuaren aldeko apustua egin du, hau da zero kilometro filosofia bere egin du eta orain, Aduna Gardenen kalitatezko landare horiek eskuratzeko aukera dute Tolosaldea eta Goierriko herritarrek. Horrez gain, Adunara hurbiltzen diren bezeroei aukera emango diete bertan ez duten produkturen bat behar izanez gero epe laburrean Endaneatik zuzenean ekartzeko.

Udaberri eta udarako ordutegia zabaldu dute arreta zabalago bat emateko:  
Astelehenetik larunbatera 9:00etatik 20:00etara dago zabalik,
eta igande zein jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!