Kristina Rodriguez, Adunako EH Bilduren alkategaia

Ataria 2023ko apirilaren 21a

Adunako EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du. Kristina Rodriguez alkategaiarekin batera osatu duten taldean, «aurrekoen esperientzia eta berrien freskotasuna» uztartzen direla esan dute.

Adunako EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako Kristina Rodriguez buru duen hautagaitza aurkeztu du. Bertan elkartu diren herritarrak «indartsu eta ilusioz» datozela esan dute. «Aurretik datozen kideen esperientzia eta berrien freskotasuna uztartzen dituen lantalde zabala gara eta  herritarren beharrei erantzun eta herritarrekin lan egitea da gure asmoa».  

Kristina Rodriguez alkategaiak gidatuko du taldea eta alboan izango ditu Xabier Zabala, Jone Olasagasti, Ainhoa Arruti, Xabier Tejeria, Ainhoa Arretxe, Igone Zaloña, Joxe Mari Sarasola, Miren Aburuza eta Leire Saizar. «Lanerako prest gaude», esan dute hautagaitza osatzen duten herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!