Elkarren emandako kaleratze bat salatu dute

Ataria 2023ko otsailaren 23a

Elkarreko enpresa batzordeak lankide baten kaleratze «bidegabea» salatu du.

Elkarreko banaketa saileko LABeko ordezkariek mobilizazioak egin zituzten pasa den astean, langile baten kaleratzea salatzeko. «Langile batek bere arduradunarekin izandako liskar baten ondorioz, aldebakarreko erabakia hartu dute eta langileari entzun gabe, bera kaleratzea erabaki dute», esan dute. Horiek horrela, enpresa batzordeko kideek diote langileari ezarritako zigorra «gehiegikeria bat» dela eta nabarmendu dute arriskuan jartzen dituela gainerako langileen eskubideak «liskarra bere eskubideak defendatzeagatik izan zelako».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!