Espaloi misto berria jartzen hasiko dira GI-3022 errepidean, Adunan

Ataria 2023ko urtarrilaren 10a

Ostegunetik aurrera errepidea guztiz itxita egongo da, obrek irauten duten bitartean; lauzpabost hilabete irautea aurreikusten dute.

Espaloi mistoak herrigunea eta Zubitxiki industriaguneak lotuko ditu eta bi metroko zabalera izango du. Argiteria ere jarriko da luzera guztian zehar eta bidegorri moduan erabili ahalko da, oinezkoentzat zein txirrindularientzat.

Telekomunikazioko hoditeria ere jarriko da herriguneraino; honek landa lurretatik doazen Telefonikako poste batzuk kentzeko aukera emango du obra amaitzean.

Errepidea ostegun honetan (urtarrilak 12) itxiko da eta lanek lauzpabost hilabete irautea aurreikusten dutenez, bitarte horretan, guztiz itxia egongo da. Beraien lur eremuetara joan behar duten pertsonei pasatzen utziko zaie, baina modu orokorrean bizilagunek ermitako errepidea (GI-3021) erabili beharko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!