Kultur astea abiatuko dute astelehenean 'Gurean' lelopean

Tolosaldeko Ataria 2022ko aza. 9a, 11:00

Azaroaren 14tik azaroaren 24ra egingo dituzte ekitaldiak Adunako kultur astearen barruan. Askotariko ekimenak izango dira hamar egunez.

Adunako Udalak kultur astea antolatu du azaroaren 14ean hasita. Hamar egunez mota askotako ekitaldiak egingo dituzte, eta besteak beste, Euskaraldia 2022aren hasiera modu berezian ospatuko dute.

Udalak kultur astea aurrera eramaten lagundu duten elkarte eta norbanako guztiak eskertu ditu. Besteak beste, herriko Euskaraldia taldea, Basopeta guraso elkartea, Txulobi elkartea, Ezekiel DJa, Jabier Zabala eta udal langileak aipatu ditu. Hain zuzen, Zabalak, hilaren 20an, igandearekin, Adunako mugarriak ezagutzeko mendi ibilaldia gidatuko du.

Kultur asteko egitaraua

  • Azaroak 14, astelehena
    • 14:45. Nire maletatxoan. Elvi sabeliztuna eta bere panpinak. Herriko Plaza.
    • 18:00. Mundua arnastu nahian ikus-entzunezkoa. Hizlaria: Aitor Igiñitz. Kultur Aretoa.
  • Azaroak 15, asteartea
    • 18:00. Baratzea, lorategia, fruitu arbolak, basoa eta etxeko landareak. Hitzaldi-kontsulta Jakoba Errekondorekin. Kultur Aretoa.
  • Azaroak 16, asteazkena
    • 18:00. Maixabel filma. Solaskidea Maixabel Lasa. Kultur Aretoa.
  • Azaroak 17, osteguna
    • 16:30. Ipuinak puzten. Ipuin-kontaketa Elssie Xalbador eta Keko Salvadorren eskutik elizan.
    • 18:00. Kirolari handia izatea nuen amets eta... Solasaldia. Kultur Aretoa.
  • Azaroak 18, ostirala
    • Euskaraldia 2022 hasiera jaia
    • 19:30. Euskaraldia herri argazkia.
    • 20:00. Afari merienda.
    • 21:00. Kantu emanaldia. Euskal Kantutegia Biziz Gaua. Iratzar musika taldearekin Elordi plazan.
  • Azaroak 19, larunbata
    • 10:45. Irizar-era bisitaldi gidatua.
    • 18:30. Aho bete hortz zirku ikuskizuna. Herriko Plaza.
    • 20:00. Euskaraldia eta Eskoa Txiki jai ekitaldia. Talo jatea. Afari Merienda eta Ezekiel DJ-a. Frontoia.
  • Azaroak 20, igandea
    • 09:00. Adunako mugarriak mendi ibilaldia Jabier Zabalaren eskutik. Herriko Plaza.
  • Azaroak 24, osteguna
    • 18:30. Evaren alabak kale antzerkia plazan, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren barruan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!