Eneko Gurrutxaga amasarra bigarren Adunako mendi duatloian eta Euskal Herriko Txapelketan

Ataria 2022ko urriaren 8a

Josu Urrestarazuk, Eneko Gurrutxagak eta Paul Bereziartuak osatu dute podiuma Adunako IV. Mendi Duatloian. Emakumezkoen podiuma Enara Oronoz, Ainara Pequeño eta Nekane Praderak osatu dute. Eneko Gurrutxaga amasarrak bigarren postua eskuratu du Euskal Herriko Txapelketan.

Eguraldia lagun izan dute gaurkoan kirolariek Adunako proban. Batetik, Adunako IV. Mendi Duatloia jokatu da eta bestetik, Euskal Herriko Txapelketa.

Adunako IV. Mendi Duatloian hurrenez hurren horrela geratu da sailkapena: 

  • 1. Josu Urrestarazu Garcia. 1.06.10
  • 2. Eneko Gurrutxaga Ugarte. 1.06.48 (Amasa)
  • 3. Paul Bereziartua Plaza. 1.09.06

Emakumezkoak:

  • Enara Oronoz Mateo. 1.31.38
  • Ainara Pequeño Uranga. 1.32.16
  • Nekane Pradera Belar. 1.32.42

Bikoteka:

  • Axier Aburuza eta Enaitz Roteta. 1.04.40
  • Asier Antuña eta Haritz Bereau. 1.06.04
  • Gari Arizmendi eta Ander Amonarri. 1.08.32

Taldeka:

  • Galarregi Galdaratz.

Herriko partaide gisa Liher Etxeberria izan da lehenengoa, sailkapen orokorrean zortzigarren eginez (1.17.32) eta binaka herriko lehenengoak Iker Aburuza eta Andoni Olasagasti izan dira, 15. eginez sailkapen orokorrean (1.30.16).

Proba 16:00etan hasi da, eta bost minutu beranduago abiatu dira bikoteka lehiatzen ziren partaideak. Proba orokorrean 46 kirolarik eman dute izena eta horietatik 4 emakumezkoak; bikoteka berriz, bi emakume izan dira lehian. Prest zegoen zirkuituari bi buelta eman behar izan dizkiote; korrika, bizikletaz eta azkenik, berriro ere, korrika.

Erraz antzeman da herriko korrikalariak zeintzuk ziren, ikusleen txalo zaparradei esker.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!