Adunako jaiak 2022

Azerikeriatik gehiago, dantzatik baino

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko abuztuaren 15a

Beste herri askotan bezala, urteko egun garrantzitsuenetakoa ospatzen ari dira Adunan: Ama Birjin eguna. Besteak beste, herritarrek egin ohi duten axeri dantza izaten da festetako ekitaldi nagusietako bat.

Goizean, txistularien dianarekin esnatu dira herritarrak, eta ondoren, meza nagusia izan da. Segidan, udaletxe atarian eseri dira, bertan izan baitira haurren dantza saioa eta axeri-dantza. Bi emanaldiak ikustera joan direnek gozatu ederra hartu dute.

Arratsaldean ere jarraituko du festak Adunan, ondorengo egitarauarekin:

  • 18:00. Nagusien Mailako Dantza Suelto Txapelketa.
  • 19:30. Bertsolariak: Haritz Mujika, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal, Nerea Elustondo eta Agin Laburu. Gai jartzailea: Imanol Artola felix.
  • 22:30. Erromeria Laket taldearekin.
  • 00:00. Azkena gora! Agur Kukurruku!

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!