Adunako frontoia leporaino bete dute herritarrek, koloretako blusak jantzita. Ziarka kuadrillak 'Ziarka Airlines' hegazkin-konpainia sortu du aurtengo festetarako, eta horrekin batera, paella erraldoia prestatu du herritarrentzat. Sabela bete ondoren, Malkoegarriyak taldearen emanaldia izan da frontoian. Gauean mozorro dantzaldia egingo dute, eta ondoren, DJ Bullen txanda izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?