Adunako jaiak 2022

Beroari aurre egiteko, sagardoa

Leyre Carrasco 2022ko abuztuaren 7a

Festetako bigarren eguna dute Adunan, eta eguraldiari aurre egiteko sagardo ugari dastatzeko aukera izan dute.

Hasiera bikaina eman diote festetako bigarren egunari Adunan. Izan ere, gaur txekor jate eguna dute, eta indarrak hartzeko sagardo dastaketarekin hasi dute eguna. Jende ugari elkartu da frontoian atzealdeko plazan, eta gerturatu direnek bertan zegoen itzala ere eskertu dute. Hala ere, beroari aurre egiteko modurik onena sagardoa edatea izan da gehiengoentzat. Txorizo pintxoekin tripa betetzeko aukera ere izan dute, eta herriko musikariei esker, giro ederra sortu da bertan.

Festak ez du etenik izango egun guztian. Egitarau osoa hemen ikusgai.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!