Adunako jaiak 2022

Caldereria Aburuza esku pilota txapelketak baditu irabazleak

Ataria 2022ko abuztuaren 7a

Arrakastaz jokatu zituzten atzo XVII. Adunako Esku Pilota Txapelketako eta II. Palaz Binaka Txapelketako partidak.

Batetik, XVII. Esku Pilota Txapelketa jokatu zuten, eta bestetik, II. Palaz Binaka Txapelketako partidak. Eskuz binaka benjaminen mailan Urruzola eta San Sebastianek osatutako bikoteak nagusitasunez eraman zuen garaipena Aldazabal eta Zubelzuren aurka 16-4 irabazita. Alebinen mailan, Ansola eta Urrestilak jantzi zuten txapela Iparragirre eta Eizagirreren aurka jokatutako partidan, 16-9ko emaitzarekin. Infantiletan, Etxaniz eta Arregik 18-8 irabazi zuten Landa anaien aurka. 

Palaz binaka alebinetan, Elola eta Elduaien izan ziren txapeldun, X. Aburuza eta A. Aburuzak osatutako bikotearen aurka 16-7 irabazi ostean. Eta kadeteetan berriz, Iturrioz eta Muruak 22-10 irabazi zuten Segurola eta Cestauen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!