Caldereria Aburuza pilota partidak Adunan, abuztuaren 6an

Ataria 2022ko uztailaren 28a

Txapelketako 2019ko taldeko argazkia.

16:00etatik aurrera XVII. Adunako Esku Pilota Txapelketako eta II. Palaz Binaka Txapelketako partidak jokatuko dituzte.

Caldereria Aburuza pilota txapelketako partidak izango dira Adunan, abuztuaren 6an, 16:00etatik aurrera. Batetik, XVII. Esku Pilota Txapelketa jokatuko dute eta bestetik, II. Palaz Binaka Txapelketako partidak. Eskuz binaka benjaminen mailan Urruzola-San Sebastian Aldazabal-Zubelzu ariko dira. Alebinen mailan Ansola-Urrestila, Iparragirre-Eizagirre. Eta infantiletan Landa anaien eta Etxaniz-Arregiren arteko partida ikusi ahal izango da. Palaz binaka alebinetan X. Aburuza-A. Aburuza Elola-Elduaien ariko dira eta kadeteetan Segurola-Cestau, Iturrioz-Murua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!