Macicior eta Etxarri izan dira txapeldunak

Ataria 2022ko ekainaren 20a

Pasa den ostiralean Adunako pilotalekuan jokatu zen kadete eta jubenil mailako pala txapelketako finala.

Enara Macicior Hernani taldeko eta Izaro Etxarri Txulobi pilota taldeko bikoteak 25-13ko emaitzaz irabazi zuten Behar Zanako Sara Iruretagoiena eta Ane Kerejetaren aurka. Nagusi izan ziren partida osoan zehar eta Ereñotzuko Macicior aurrelaria nabarmendu zen.
 
Pala txapelketako ligaxka 10 bikotek jokatu zuten. Behar Zana eta Txulobik antolatutako txapelketa izan da, eta Elorrioko Hori Hori, Alegiako Intxurre, Zumaiako, Hernaniko, Adunako Txulobiko eta Behar Zanako 20 neskek parte dute guztira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!