Elkarren egoitzara bisita egingo dute adunarrek

Ataria 2022ko maiatzaren 30a

Ekainaren 11n, Adunako herritarrek Elkar fundazioaren instalazioak bisitatu ahal izango dituzte. Parte hartzeko aurrez eman behar da izena.

Adunan du egoitza nagusia Elkar Fundazioak. Adunarrek ekainaren 11n bisita egin ahal izango dute bertara. Ordubete inguruko bisita izango da eta izena ematen duen jendearen arabera taldeak osatuko dituzte. 11:00etatik aurrera egingo dute ate irekien jardunaldi hau adunarrentzat.

Parte hartu nahi dutenek Adunako udaletxera jo beharko dute, edo bestela, 943 69 25 71 telefono zenbakira hots egin dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!