Ibilgailu elektriko eta mugikortasun jasangarriaren inguruko tailerra egingo dute

Ataria 2022ko maiatzaren 30a

Ekainaren 6an, 18:30ean egingo dute tailerra kultur aretoan, eta parte hartu nahi dutenek, ostirala baino lehen eman beharko dute izena argitu@gipuzkoa.eus helbidean, edo 605 757 687 telefonora deituta.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak, Adunako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren barruan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du ekainaren 6an, 18:30tan, kultur aretoan.

Tailer honen helburua gizartean pixkana txertatzen eta indarra hartzen ari diren mugikortasun jasangarrirako eredu berriei buruz herritarrak informatzea da. Zehazki, gaur egun merkatuan dauden ibilgailu elektrikoen ezaugarri, kontsumo, salneurri, kargatzeko eskakizun eta bestelako alderdiei buruzko informazioa eskainiko da, baita mugikortasun jasangarrirako beste aukera batzuei buruzkoa ere. Era berean, mugikortasun beharrei buruz hausnartuko da, motorrik gabeko mugikortasun aukerak aztertuz eta ibilgailu elektrikoak partekatzeko dauden esperientzien berri emanaz.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, ekainaren 3a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: argitu@gipuzkoa.eus, 605 757 687 (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 18:00etara).

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!