Elkar sariak banatu dituzte

Ataria 2022ko maiatzaren 27a

Elhuyarrek eta UEUk egindako ibilbideagatik jaso dute saria eta Ines Osinagak Joseba Jaka beka eskuratu du, 'Itsasoa da bide bakarra' proiektua lantzeko.

Elkar sarien laugarren sari emate ekitaldia ospatu zuen Elkar Fundazioak, atzo arratsaldean, Adunako egoitza berrian. Kultur ekimena laguntzea da egitasmoaren helburu nagusia, baina baita, komunikazio ikuspegi batetik, Elkar egiten ari den lana ezagutzera eman eta Euskal Herriko eragileekin partekatzea ere. Aurten, gainera, 50. urteurrena baliatu dute egoitza berria inguratutako guztiei erakusteko.

Ekitaldian, batetik, Ibilbideari Elkar saria eman zaie aurten baita ere 50 urte betetzen dituzten Elhuyarri eta Udako Euskal Unibertsitateari (UEU).  Elhuyarren izenean Jon Abril eta Lurdes Ansak jaso dute saria, eta UEUren izenean aldiz, Ane Sarasuak, Joxemari Sorsek eta Jon Jakak, Elkar Fundazioko lehendakariaren eta idazkariaren eskutik. Gotzon Huegun artegile lasartearrak egindako artelan bana jaso dute sari gisa.

Bestetik, bi urtetik behin ematen den Joseba Jaka beka eman zaio Ines Osinaga musikariari. Aurten, lehen aldiz,  musika sormenerako izan da, eta Osinagak Jon Jakaren eskutik jaso du saria, Itsasoa da bide bakarra proiektua lantzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!