Irizar e-mobility greban

"Gustura" aurreakordioarekin, egoera desblokeatu delako

Ataria 2022ko maiatzaren 14a

irizar langileak agerraldia 1 1652547087874
irizar langileak agerraldia 2 1652547088871
irizar langileak agerraldia 3 1652547089428
irizar langileak agerraldia 4 1652547090015
irizar langileak agerraldia 5 1652547090681
irizar langileak agerraldia 6 1652547091346
irizar langileak agerraldia 7 1652547091928
irizar langileak agerraldia 8 1652547092462
irizar langileak agerraldia 9 1652547092947
irizar langileak agerraldia 10 1652547093435
irizar langileak agerraldia 11 1652547093808
irizar langileak agerraldia 12 1652547094155

Oinarrizko puntuetan adostasuna lortuta, Irizar E-mobility enpresako langileek aurreakordioaren balantze positiboa egin dute, baina ituna sinatu bitarte greban jarraituko dute.

Atzo eman zuten jakitera Adunako Irizar E-mobility enpresako langileek zuzendaritzarekin aurreakordioa  dutela. Gaurko Elkartasun Eguna dute deituta Andoainen, eta hasiera batean manifestazioa egin behar bazuten ere, elkarretaratzea egin dute azkenean, eta une honetako egoeraren berri eman eta babesa eskaini dietenei eskerrak emateko baliatu dute. Langileak "pozik" azaldu dira eta aurreakordioaren inguruko balantze positiboa egin dute, "batez ere egoera desblokeatu delako". 

Maider Herreros langileak azaldu duenez, azken hiru egunetan izan dituzten bilera "neketsuetatik" enpresaren lan baldintzak hobetzeko balio duen "aurreakordio on bat" hitzartu dute. Hori bai, argi utzi du greba batzarrean berretsi behar dela aurreakordio hori, eta ituna sinatu bitartean greban jarraituko dutela.

Unai Goikoetxea langileak zehaztu duenez, hamazazpigarren greba egunean Adunako enpresako kudeatzailea ez den zuzendaritzako beste kide batekin bildu ziren: "Nahiz eta aurrez ez ekarri guk negoziaketan aurrera egiteko eskatutako bost baldintzak, ez genion bilerara joateari uko egin, eta bertan, bost baldintza horiek bermatuko dituen itun proposamen bat osatu genuen". Goikoetxearen arabera, aurrerapauso bat eman da, egoera desblokeatu delako eta negoziazioa martxan dagoelako; "enpresak inmobilismoa baztertu du, eta mahaian eseri dira. Hori da eskatzen genuena, baina, jarrera horrekin urtarriletik etorri behar zuten, eta ez orain, hamazazpi egun greban egon ostean".

Lortutako akordioei dagokienez, oinarrizko puntuetan adostasuna lortu dutela esan du Goikoetxeak, baina oraindik hainbat puntu geratzen direla zehazteko. Hain justu, astelehenean bilduko dira berriro, negoziaketekin jarraitzeko.

Herrerosek, bestalde, greba izaten ari den "arrakasta" goraipatu du: "lehen egunetik ekoizpena geldituz eta egunetik egunera jende gehiago inguratuz, 180 izateraino". Eta, zuzendaritzak pausoa emateko ezinbestekotzat jo ditu "180 grebalariek izan duten konpromisoa eta jarrera, eragile sozial eta politikoek eragindako presioa eta herri hedabideek egindako jarraipena".

Irizar taldeko Alconza enpresako (Berango, Bizkaia) grebalariak ere izan dira Andoainen antolatu duten Elkartasun Egunean, eta babesa azaldu diete, gogoratuz bi hilabete daramatzatela borrokan, bertan izan diren 25 kaleratzeen kontra. Hala, datorren ostiralean, hilaren 20an, Berangon egingo duten manifestaziora joateko deia egin dute, "argi geratu baita langileen borroka eta sakrifiziorik gabe ez dagoela lorpenik".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!