Irizar e-mobility greban

Elkartasuna adierazi diete Irizarko grebalariei

Ataria 2022ko apirilaren 28a

Argazkia: Aiurri

Gaur goizean Tolosaldeko eta Buruntzaldeko Ernaiko kideak Adunako lantegi atarian izan dira grebalariei elkartasuna azaltzeko eta langileen ordezkariak Aduna, Anoeta, Asteasu, Zizurkil eta Villabonako udal ordezkariekin bildu dira ere.

Ernaiko kideek Irizarko grebalariekin bat egin dute gaur goizean. Adunako Irizar e-mobility-ko lantegi atarian bildu dira gaur goizean. Era berean, Aduna, Anoeta, Asteasu, Zizurkil eta Villabonako udal ordezkariekin bildu dira azken egunetan.

 
Irizar e-mobility-ko langileak astelehenean hasi zuten greba mugagabearen barruan eta euren aldarrikapenak zabaltzeko asmoarekin, kotxe karabana egingo dute bihar, apirilak 29, 12:00etan Adunatik hasita. Tolosaldean eta Buruntzaldean zehar ibiliko dira langileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!