2022/03/13 11:00
Martxoaren 13an, 11:00etatik aurrera salmenta postua jarriko dute herriko plazan.
Arropaz gain, txapak, petoak eta bestelakoak izango dira aukeran, plazan jarriko duten postuan.
Gainera, saski baten zozketa ere egingo dute Adunan, Korrika laguntzeko. Euro baten truke erosi daiteke txartela eta zortea duenak herriko produktuekin betetako saskia eramango du. Dendan egongo da lehen aukera eta ondoren Uztartzan eta Zabala eta Aburuza sagardotegietan ere eskuratu ahal izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?