M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2022

Emakumeen afaria egingo dute martxoaren 11n

Ataria 2022ko martxoaren 3a

Izena eman beharko da Uztartzan martxoaren 9a baino lehen.

Adunako emakumeek afaria egingo dute martxoaren 11n, 21:00etan Uztartza jatetxean. Afal ostean dantza egiteko aukera izango dute bertaratutakoek.

Afaltzera joan nahi dutenek, martxoaren 9a baino lehen eman beharko dute izena Uztartzan bertan. Menuak 15 euro balioko ditu eta barazki, txerrikirik edota glutenik gabeko menua nahiago dutenek izena ematerakoan adierazi beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!