Ekonomia zirkularra, bertatik bertara

Ataria 2022ko otsailaren 3a

Gipuzkoako Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko IV. Topaketan parte hartzen ari diren hainbat hizlarik Adunako Ekogras eta Kafea Eco elkarteen instalazioak bisitatuko dituzte.

Nazioarteko topaketa ari dira egiten Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta eta GK Recycling Gipuzkoako Birziklapen Klusterreko partaide diren hainbat enpresa ari dira bisitatzen, tartean Adunako Ekogras eta Kafea Eco. Foru aldundiak esan du Ekogras proiektua hainbat erakunderen lankidetzatik sortu zela. Bertan etxeetan erabilitako olioa biltzeko zerbitzu integrala eskaintzen dute "sistema berritzaile eta esklusibo batekin". Bildutako olioaren bolumena laukoiztu dutela esan dute. Kafea Eco Ekograsen ekimen paralelo bat dela esan dute era berean, eta kafe hondakinak birziklatzea dute helburu.

Gaur egiten ari dira Donostiako Kursaalean, Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko Topaketa. Laugarren edizioa da aurtengoa. Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak esan du "ekonomia zirkularra palanka nagusietako" bat dela eta "Gipuzkoak dituen ingurumen eta gizarte erronkei erantzutea ahalbidetzen" duela nabarmendu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!