Gehigarria: etxebizitza

Berotasuna modu ekologikoan lortzeko aukera

Ataria 2021ko aza. 23a, 09:50

Egurretik eratorritako produktuak saltzen dituzte orokorrean Naturberon, eta zehazki, duela zazpi urte ekin zioten pelletaren ekoizpenari. «Tamaina desberdinetako ezpalak sortzen hasi ginen, baina tamaina txikiko ezpalen eskaria zegoela ikusi genuen eta leku askotan ezpala horiek galdaratan erabiltzen zirela», kontatu dute Naturberon.

Beraz, ezpala alde batera utzi eta pelletarekin jarri ziren martxan. Etxe edo negozio batean berotasuna lortzeko modu ekologiko batean erabiltzen den erregai naturala da, hain zuzen. Zerrategietako zerrautsetan du jatorria eta errota edo prentsa baten bidez sortzen den produktua da. Naturberon ez dute itsasgarririk edo inolako gehigarri kimikorik erabiltzen, egurrezko zerrautsarekin bakarrik eginda daude.

DINplus ziurtagiriaren bitartez egiaztatu daiteke pelletaren kalitatea, eta Naturberon sortutako pelletak araudia betetzen duela jakinarazi dute. Izan ere, erabilera termikoetarako pelletaren ekoizpen prozesuan kalitate handia bermatzen du eta baita galdara eta berogailuen funtzionamendu egokia ere. Hala ere, pelleta ukuilu edota zalditegietarako ere maiz erabiltzen dela azaldu dute: «Adibidez, zaldien oheak lastoz egin beharrean, pelletarekin egin daitezke. Horren abantaila da zaldiek pixa edo kaka leku zehatz batean egiten badute, zikindu den atal hori soilik kendu behar dela. Lastoz egindako ohean berriz ez da posible, lasto guztia aldatu behar baita».

Erregai ekologikoena

Pelleta berokuntza sistemetarako dauden erregaietan ekologikoenetakoa dela aipatu dute, gainera. Bere ekoizpena eta kontsumoa bertatik bertara egiten da eta aukera ezin hobea izan daiteke gutxiago kutsatzeko. Modu horretan, biomasaren bidezko energiaren ekoizpenaren aldeko apustua egiten dute Naturberon, eta horrek eragin nabarmena du basoen zaintzan; suteak eta izurriteak izateko arriskuak gutxitzen baitira. Hala ere, beste erregaiekin alderatuz gero, desberdintasun handiena prezioan dagoela azpimarratu dute Naturberotik: «Bere garaian egin zen estudio batek argi uzten du energia merkeena pelletaren bitartez sortzen dela». Horregatik, gasolioa, gasa eta betidanik erabili ohi izan diren beste lehengai horiek guztiak alde batera uztea eta energia berriztagarriarekin bat egitea da Naturberok duen helburuetako bat. Gainera, Energiaren Euskal Erakundeak (EVE) urte batzuetan zehar diru laguntzak eman zituen eta ondorioz «jendeak etxeak edo baserriak konpondu behar izan zituen ezpala erretzen duten galdarak jartzeko». Diru laguntza horiei esker ezpalekin aritzen diren galdaren eta pelletaren salmenta igo dela esan dute, eta orokorrean, produktu natural honen merkatua zabaldu dela.

PEFC balioekin fidelak

«Naturberon inoiz ez dugu legez kontrako zuhaitz mozketetatik ateratako lehengaririk erabili, ezta ere legez kontrako basoetatik, bestelako erabilpenerako eraldatu diren basoetatik edo genetikoki eraldatuak izan diren organismo edo balio handiko kontserbaziorako baso suntsipen lanetatik. Langileen eskubideak urratzen diren herrialde eta plantazioetako lehengaiak baztertzen ditugu, era berean». PEFC ziurtagiriaren baldintzen ezarpen eta mantenua bermatzen dute, hain zuzen ere, eta, horren bitartez, Euskal Herria mailan sortzen diren errautsak erosten dituzte euren produktua ekoitzi ahal izateko.

Formatu desberdinak

Gero eta jende gehiagok aukeratzen du egurretik datorren erregai natural hau bere etxea edo negozioa berotzeko, eta horiek erosi ahal izateko, Naturberok hiru sorta edo formatu desberdin eskaintzen ditu.

Lehena Big-bag izeneko 1.000 kiloko ontziak dira; bigarrena 15 kiloko zakuak; eta, azkena, etxez-etxe joaten den 1.000 eta 13.000 kilogramo arteko edukiera duen kamioi zisterna da. Bezero bakoitzak bere nahi edo beharren arabera aukeratu dezake erosi nahi duen formatu bakoitza Naturberoren webgunearen (Naturbero.com) bitartez, 678 15 70 83 mugikor zenbakira deituta edo Adunako Uparan industrialdeko 2. zenbakian dagoen gunera gerturatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!