Aisia, kirolarekin eta kulturarekin uztartuz

Ataria 2021ko aza. 10a, 19:59

Adunako Udalak azaroa bete ekitaldi antolatu du; larunbatean mendi duatloiarekin hasiko dira, eta Xexili egunarekin amaituko dute.

Adunako Udalak ez du atsedenik hartu, eta ekitaldi ezberdinez osatutako eskaintza prestatu die herritarrei azarorako. Ekitaldi guztiz ezberdinak aukeratu dituzte gustu ezberdinetako pertsonengana iristeko.

Hasi, larunbatean bertan hasiko dira, eta III. Adunako Mendi Duatloia jokatuko da. Igandean, aldiz, Bizilagunak ekimenarekin bat egingo dute.

Astelehenetik aurrera, berriz, atsedenerako tarterik gabe, egunez egun, ekitaldi ezberdinak izango dituzte: ipuin kontaketa, hitzaldia, Lurtaroren aurkezpena, Jokin Altuna pilotariarekin solasaldia, elkartasun ekitaldia edota Luze eta Motz umorezko emanaldia.

ARDO DASTAKETA

Hilaren 20an egun osoko egitaraua dute. Adunako mugarrien mendi ibilaldiarekin hasi, eta arratsaldean Mus Txapelketa Azkarrean parte hartzeko aukera edo magia gustukoago dutenek Eriz magoa izango dute. Eguna GenEroa dantza emanaldiarekin amaituko dute.

Igandean ardo dastaketa komentatua egingo dute Mikel Garaiazabalekin, eta interesatuek izena hilaren 17a baino lehen eman beharko dute udaletxean. 30entzat baino ez dago lekua.

ADUNAKO KULTUR EGITARAUA

Azaroak 13, larunbata
15:00. Adunako Mendi Duatloia jokatuko da..

Azaroak 14, igandea
Bizilagunak 2021 elkartasun ekimena.

Azaroak 15, astelehena
17:30. Hari batetik zintzilik ipuin kontaketa izango da, elizan. Di Filippo Marionette (Italia).

Azaroak 16, asteartea
19:00. Panderoa Euskal Herrian. 160 urteko ibilbidea hitzaldia emango du, Xabier Leturia herritarrak, kultur aretoan

Azaroak 17, asteazkena
19:00. Lurtaro, Tolosaldean elikadura burujabetza bultzatzeko elkartearen aurkezpena izango da. Maddi Sarasola Eizmendik aurkeztuko du.

Azaroak 18, osteguna
17:30. Solasaldia egingo dute Jokin Altuna amezketar pilotariarekin, elizan.

Azaroak 19, ostirala
12:30. Elkartasun ekitaldia egingo dute, plazan. Herriko furgoneta zaharraren eskaintza Saharar Errefuxiatu Kanpamenduetako biztanleei.
21:30. Luze edo motz umorezko emanaldia. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik. Herriko plazan, baina euria eginez gero elizan.

Azaroak 20, larunbata
09:30. Adunako mugarriak mendi ibilaldia, Jabier Zabalaren eskutik. Herriko plazatik abiatuta.
16:00. Adunako Mus Txapelketa azkarra. Euskal Herriko mus federazioak antolatuta. Txulobi elkartean.
16:30. Magia ikuskizuna, Eriz Magoarekin, elizan.
18:30. Kimua dantza kolektiboaren GenEroa dantza emanaldia. Herriko plazan, baina euria eginez gero frontoian.

Azaroak 21, igandea
12:00. HAZIren laguntzarekin ardo dastaketa komentatua egingo dute, Mikel Garaizabalekin, frontoian. Udal bulegoan edo liburutegian izena emango duten 30 lagunentzat dago tokia.

Azaroak 25, osteguna
Loatzo musika eskolak Xexili musika kontzertua eskainiko du. Frontoi Zaharrean, baina euria eginez gero elizan izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!