OLERKIA

Haritzaren gogoeta

Erabiltzailearen aurpegia Juan Kruz Igerabide 2021eko urriaren 1a

Errainuak urrituz doazen unean,

tulipan beltza etzaten da lurraren gainera.

Gora begiratu, eta hutsak abaro egiten dit;

behera begiratu, eta lurrak besoak zabaltzen dizkit.

Hodeien txirikordak laztantzen dit bekokia,

urre-liliek lurrintzen dizkidate oinak.

Arrano bat dabilkit inguruka

erpeak non pausatuko.

Hotzikara sentitu dut azalean.

 

Goizeko Izar ederra gauez lotsati dago

zeruertzean apal, besteen kantuak entzuten.

Dantza egin nahi nuke berarekin,

baina nire abaroak itzali egingo luke.

 

Inguru hauetan, burdinak eta haitzak

hunkituta daude esku indartsuen laztanez.

Bidezidorrean zehar hitz bat dator,

poema batetik eroria,

eta nire oinetan hartu du pausaleku.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!