Ibilgailu elektrikoentzat kargagailua jarri dute Adunan

Ataria 2021eko irailaren 7a

Aldi berean bi ibilgailu kargatu daitezke Uztartzako aparkalekuan jarritako gailuan. Abenduaren 31ra arte, karga guztiak doan izango dira.

Adunan martxan dago ibilgailu elektrikoen kargagailua. Uztartzako aparkalekuan jarri dute eta momentu berean bi ibilgailu kargatu ditzake. Ibilgailu bakoitza, 22kw/h abiaduran kargatzen da.

Kargagailua erabiltzeko, mugikorrean Charge and Parking izeneko aplikazioa  instalatu behar dela jakinarazi du udalak. Bide batez, abenduaren 31 arte karga guztiak doakoak izango direla ere iragarri du. Hortik aurrera tarifa txiki bat ezarriko dutela esan du Adunako Udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!