Apar festa, beroari aurre egiteko

Ataria 2021eko abuztuaren 13a

Puzgarrietan ibili dira egun guztian zehar Adunako gaztetxoenak; arratsaldean, apar festa egin dute eta afalostean Antton Telleriaren 'Nekatutak' bakarrizketa izango dute.

Adunako Nahiak izenburupean ekitaldiak ari dira egiten igandera bitarte Adunan. Gaurkoa dute lehen eguna, eta puzgarriak izan dituzte egun guztian zehar. Arratsaldean, apar festa egin dute, eguraldia lagun. Afalostean, 22:00etan, Antton Telleriaren Nekatutak bakarrizketa izango dute. Eta hona hemen igandera bitartekoa:

  • Abuztuak 14 larunbata
    19:30. Frontoian Alurr Dantza Taldearen Gattiu dantza ikuskizuna.
    22:30. Futbol Aretoan bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. Gai jartzailea: Imanol Artola Felix.
  • Abuztuak 15 igandea
    09:00. Diana
    11:00.  Meza nagusia
    22:30. Futbol Aretoan, Amak laukotearen musika emanaldia.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!