Kultur ekitaldiak antolatu dituzte abuzturako Adunan

Ataria 2021eko uztailaren 15a

'Adunako Nahiak' izenburupean abuztuaren 13tik 15era egingo dituzte ekitaldiak, udalak jakinarazi duenez, "osasun egoerak ahalbidetzen duen heinean, erantzukizun osoz eta neurri guztiak betez".

Hauxe da Adunan antolatu duten egitaraua:

  • Abuztuak 13 ostirala
    22:30. Herriko plazan Antton Telleriaren Nekatutak bakarrizketa.
  • Abuztuak 14 larunbata
    19:30. Frontoian Alurr Dantza Taldearen Gattiu dantza ikuskizuna.
    22:30. Futbol Aretoan bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Agin Laburu, Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. Gai jartzailea: Imanol Artola Felix.
  • Abuztuak 15 igandea
    09:00. Diana
    11:00.  Meza nagusia
    12:00. Axeri-dantza
    22:30. Futbol Aretoan, Amak laukotearen musika emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!