OLERKIA

Tximeletaren atsedena

Erabiltzailearen aurpegia Juan Kruz Igerabide 2021eko ekainaren 12a

Goizean jaiki berritan,

ezin paretik kendu

hutsuneak zulatzen dituen itzal hau.

Erlojuaren orratzak gurutze dira;

eskumuturrean, orduak

esku-burdinak lotu dizkit.

Denboraren zaldiak arrastaka narama.

Hitzak enarak bezala jaiotzen zaizkit,

hegaldian hasperenka itsasoak irentsiz,

nire bizitza kateatua bustitzeko.

Tximeleta bat pausatu da garbigailuaren gainean;

barruan, nire itzala zentrifugatzen.

Gaur hobe nuke lanera ez joatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!