Zirku udalekuak egingo dituzte Adunan

Ataria 2021eko maiatzaren 27a

Zirkuolak, uztailaren 5etik 23ra bitartean, 5 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat zirku udaleko irekiak antolatu ditu euskaraz. Izen emateak zabalik dira ekainaren 18ra arte.

Adunan kokatuta dagoen Zirkuolak udaleku irekiak antolatu ditu 5 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat. Hiru txanda antolatu dituzte: uztailaren 5etik 9ra, uztailaren 12tik 16ra eta uztailaren 19tik 23ra. Saioak 10:00etatik 13:00etara izango dira eta izen emateak ekainaren 18a baino lehen egin beharko dira. Horretarako, 611 627 782 telefono zenbakia edota zirkuola@gmail.com helbidea erabili ahal izango dira.

Zirkua, antzerkia, dantza eta irteerak izango dira udaleku hauen programazioaren barruan. Udaleku irekiak euskaraz izango dira. Udalekuan astebetez parte hartzeagatik 135 euro ordaindu beharko dira, bi astez aritzeagatik 256 euro eta hiru astez parte hartu nahi izanez gero 364 euro ordaindu behar dira. Zirkuolako ikasleek beherapenak izango dituzte prezioan, 125 euro ordaindu beharko dituzte astebetegatik, 238 euro bi astegatik eta 337 euro hiru astegatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!