Etxeko hondakinen kudeaketaren emaitzak eman ditu ezagutzera udalak

Ataria 2021eko maiatzaren 19a

2021eko urteko lehen hiru hilabeteko emaitzak eman ditu ezagutzera Adunako Udalak. Gaika %82,40 bildu dute adunarrek.

Hondakinen kudeaketari dagokionez lortutako emaitzak "ezin hobeak" direla aipatu du Adunako Udalak eta hori herritar guztien lan "zoragarriari" esker izan dela nabarmendu du.

Tolosaldeko Mankomunitateak emandako datuen arabera, urtarrila, otsaila eta martxoan, guztira, 30.549 kilo hondakin sortu dira Adunan. Gaikako bilketa tasa, beraz, %82,40koa izan da. Horrekin batera, konpostatutako hondakin organikoaren estimazioa ere egin dute, eta egindako kalkuluen arabera, 9.440 kilo hondakin organiko sortu eta konpostatu dira. Honenbestez, sortutako eta konpostatutako 39.989 kiloak kontuan hartuta, hondakinen %86,55 bideratzen dute adunarrek prebentziora edo birziklatzera.

Adunako Udalak herritarrak zoriondu ditu hondakinen kudeaketan agertu duten konpromisoagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!