'Mi pequeño gran samurai' dokumentala eskainiko dute ostiralean

Ataria 2021eko maiatzaren 18a

Adunako kultur aretoan ostiralean 18:30etik aurrera eskainiko dute Ekai Lersundi ondarrutar gazte transexualaren bizitza jasotzen duen dokumentala.

Maiatzaren 17a LGTBI pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen) aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako eguna izan da. Hori dela eta, Adunako Udalak ekitaldia antolatu du maiatzaren 21erako.

2018an bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi Ondarroako gazte transexualaren bizitza jasotzen duen dokumentala ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek eta ondoren, bere gurasoekin solasaldia egingo da.

Naizen elkartearekin batera antolatu du udalak ekitaldia eta bertan ikusi ahal izango den Mi pequeño gran samurai 21 minutuko dokumentala 16 urtetik gorako herritarrentzat dago gomendatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!