Bizikletak garbitu eta mantentzeko gune bat egokitu dute

Ataria 2021eko apirilaren 28a

Adunako Amalkor kalean jarri dute bizikletak garbitu eta mantentzeko gunea.

Alde batetik garbitzeko mangera eta bizikletari eusteko euskarria daude, eta bestetik, gurpilak puzteko eta bizikleta mantentzeko erremintak dituen azpiegitura eta euskarria. Azpiegitura aprobetxatu eta egoki erabiltzeko deia luzatu dute Adunako udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!