Bultza Euskaltegiak! Bultza Euskara!

Elkartasun keinuak Adunan

Ataria 2021eko martxoaren 28a

Korrikaren ibilbidea osatu dute herrian zehar, lasterkari bakoitzak oinetakoak utziz, eta bildutako oinetako guztiak Donostiako harrera sareari eman dizkiote, errefuxiatuen artean banatzeko.

Era berezian egin dute Adunan Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! lelopean ekitaldia. 22. Korrika egingo balitz gaur izango litzateke azken eguna, baina, bertan behera geratu denez, ez da euskararen aldeko lekukoa herririk herri igaro. Adunan, baina, herrian bada ere, 21,5.ena deitu diotenaren ibilbidea egin dute herritarrek, suziriak eta furgoneta eta guzti, eta horrekin batera, parte hartzaile bakoitzak oinetakoak utzi ditu. Jasotako oinetako guztiak Donostiako harrera sareari eman dizkiote, errefuxiatuen artean banatzeko. Hain justu, eguerdian egin duten ekitaldian harrera sareko kideak ere izan dira, eta Adunan herritarrek egindako ekarpena eskertu dute.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!