Herriko ondasunak errespetatzeko eskaera egin du udalak

Ataria 2021eko martxoaren 12a

Gaintza ondoko parke berriko obran eta herriko toki ezberdinetan ume batzuk modu desegokian ibili direla aipatu du udalak eta egoera honi bukaera emateko eskatu du.

Gaintza ondoko parke berriko obra oraindik ez dago bukatuta Adunan. Haur eta gurasoak obraren eremura ez sartzeko eskatu du udalak. "Azken egunetan umeak ibili dira eta ireki baino lehen gauzak puskatzen eta zikintzen ari dira. Ezbeharren bat gerta ez dadin berriz ere eskatzen dizuegu eremua errespeta dezazuen", adierazi du Adunako Udalak bando bitartez.

Herriko toki ezberdinetan ume batzuk modu desegokian ere badabiltzala gaineratu du oharrean, Txantxaneko kristalezko txabolaren teilatu gainean edota Segotegiko depositu gainean adibidez. "Horrela ibiltzea arriskutsua da eta kalteak sortzen dira".

Seme-alabekin hitz egiteko eta egoera honi bukaera ematuko eskatu die Adunako Udalak herriko guraso guztiei. "Udalak, etorkizunean, gertatzen diren azpiegituren kalteen arduradun gurasoak egingo ditu", gaineratu eta guztionak diren gauzak errespetatzeko deia luzatu du.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!