OLERKIA

Izarrak dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Juan Kruz Igerabide 2021eko martxoaren 1a

I. LUQUE

Maite Etxamendi Axiariren heriotzean.

Eia, eia, eia, eia

norbait kantuan ote den…

Izarrak hunkitu zenituzten

Tolosako inauterietan

1974 ote zen, 1974 ote zen,

Beñatek ahotsa izarretara jaso,

eta zuk duo eginez amultsuki dardarazi,

izarrak dantzan, izarrak dantzan,

ikurriñaren gorria are gorriago,

odolaren gorria are gorriago.

Eia, eia, eia, eia,

norbait kantuan ote den…

Beñat duorik gabe gelditu da gaur

ahots bakartia samindurik,

izarrak ziztatuz, izarrak ziztatuz,

eta izarrek hunkiturik diraute,

hutsuneak ere doinua baitu,

hutsuneak ere doinua baitu,

are Maiteagoa, are Maiteagoa.

Eia, eia, eia, eia,

norbait kantuan ote den,

eia, eia, eia, eia,

norbait kantuan ote den.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!