Eguberrietako egitaraua aurkeztu dute Adunan

Ataria 2020ko abenduaren 23a

Adunako Udalak Eguberrietarako egitaraua antolatu du, abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra bitartean.

Abenduak 23, asteazkena

18:30. Elizan Adunako Udalak eta Loatzo musika eskolak antolatutako Eguberrietako musika entzunaldia.

Abenduak 28, astelehena

11:00 eta 16:00. Lur eta Amets filma eskainiko dute kultur aretoan, 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Aforoa mugatua da, gonbidapenak udaletxean eta liburutegian eskuragarri izango dira. 

Abenduak 30, asteazkena

09:30. Plazan 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat ekintza bereziak. Aurrez izena emanda ezinbestekoa da parte hartu ahal izateko.

11:30. Kolorez jantzia ipuin kontaketa musikatua elizan etxeko txikienentzat.

Urtarrilak 4, astelehena

11:00. Frontoian buruarinen tailerra familian 4 urtetik gorako haurrentzat. Izena eman behar da aurrez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!