Gabonetako ekintza berezia eta buruarinen tailerra egingo dituzte Adunan

Ataria 2020ko abenduaren 15a

Abenduaren 30ean, 12 eta 17 urte arteko gazteentzat ekintza berezia egingo dute eta urtarrilaren 4ean buruarinen tailerrean parte hartzeko aukera izango da, familian.

Eguberrietarako bi ekintza antolatu ditu Adunako Udalak. Lehendabizikoa, abenduaren 30ean egingo dute, 09:30etik 13:30era eta herriko 12 eta 17 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Orientazio proba, tela ikastaroa, bizikleta ginkana eta beste hainbat sorpresa izango dira.

Ekimen honetan parte hartu nahi duten gazteek, abenduaren 21a baino lehen eman beharko dute izena udala@aduna.eus edota kultura@aduna.eus helbideetara idatzita. Informazio gehiago eskuratzeko aukera dago ondorengo telefonoetan: 943 69 25 71 edo 943 69 26 89.

Bestalde, urtarrilaren 4ean Adunako frontoian eta 11:00etatik aurrera buruarinen tailerra egingo dute. 4 urtetik gorako umeentzako prestatuta dago ekintza eta familian parte hartu ahal izango dute. Ume bakoitzak bere buruarina egin eta etxera eramateko aukera izango du.

Bi ordu inguruko iraupena izango du tailerrak eta ume bakoitzak heldu batez lagunduta joan beharko du. Aforoa mugatua da, ordea. 20-25 haurrek parte hartu ahal izango dute. Horretarako aurrez eman beharko da izena udaletxean edo liburutegian, abenduaren 18ko 12:00 baino lehen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!